Zer da Iraultza Txikien Akanpada?

Aurtengoan Iraultza Txikien Akanpada Izarran hartuko dugu beso artean.

Lehen edizioa Zubietan egin zen 2018an, eta bigarrena 2021ean Artean.

Aurtengoa Araban egitearen aldeko apustua egin dugu, Izarran.

Modu horretan, landa eremuari eta herriko txikitasunari garrantzia eman nahi diogu, hiritik egitarauak desentralizatu eta beste era batean enfokatzeko aukera emanez.

Iraultza Txikien Akanpadaren helburua Euskal Herrian ditugun herri mugimenduen eta borroken arteko saretze bat egitea da, eta baita gure artean ezagutzera ematea eta elkar indartzea ere.

Iraultza Txikien Akanpadako III. edizio hau ere, Euskal Herriko borroken eta Herri Mugimenduaren isla izango da, ahots anitzen topalekua.

Eztabaidatzeko tokia izango da akanpada.

Ideiak partekatzekoa.

Elkarren artean elikatu eta kontraesanak sortzekoa.

Hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, jolasak, bazkalosteko tarte goxoak, auzolanak, konplizitateak… eta beste hainbat izango dira akanpada honetako txipartak.

Eta feminismoaren, ekologismoaren, elikadura burujabetzaren eta antikapitalismoaren haize iraultzaileekin hauspotuko ditugu.

Su indartsu bat sortu nahi dugu, guztiontzat sutondo goxo eta bero bat sortzeko modukoa.

Eta su handi bat pizteko txiparta behar da, eta sortutako sugarrei haizea eman behar zaie, hauspotu behar dira.

Elkar elikatzen dugun bezala, elkar zaindu nahi dugu. Horregatik, ez dugu inolako erasorik onartuko. Protokoloak prest ditugu horrelako egoerei aurre egiteko, eta gure arteko zaintzari garrantzi berzia emango diogu, baita OstuΓ±oko espazioari ere.

Beraz, uztailaren 19tik 23ra norbere baitan eta norbere etxean, iraultza hasten den toki berean, motxila prestatu, eta zatozte Izarrara iraultza txikien akanpadan indarrak metatzera.