Eragileen mapa

Kaixo iraultzaile!

Aurtengo ITAn Euskal Herriko eragileen arteko artikulazioari bultzada bat eman nahi diogu eta horretarako eragileen arteko sare bat eraikitzea nahi dugu. Artikulaziorako eta sare hori sortzeko akanpada aurretik eta ostean Euskal Herriko eragile ezberdinen mapeo bat egin nahi dugu. Mapeo horretarako zuen laguntza behar dugu!

Horretaz gain, akanpadan bertan azoka bat ere egingo dugu eragileak zuen artean harremanak sortu, indartu edota zuen helburuak, egitekoak, materialak… jendeari aurkezteko.

Akanpadan bertan sortuko dugun mapa fisikoan zure eragilea agertzea nahi duzu? ITAko webgunean sortuko dugun mapa birtualean agertu nahi duzu? Akanpadako eragileen artikulazio azokan parte hartu nahi duzu? Horrela bada, bete hemen azpiko formularioa!